LHn maskararen erabilera derrigorra izan ez dadin "planto egin" dute
Ikastetxetik irtenda batu dira Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetexeko Gurasoen Elkartearen aurrean.
Haurrak Ere Bai familien sareagaz bat egin dute Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetexeko Gurasoen Elkartekoek. Hala, Lehen Hezkuntzan maskararen erabilera derrigorra izan ez dadin “planto egin” dute Bermeon ere.
Eskola amaitzerakoan, 16:30ean, hamar minutuko elkarretaratzea egin dute ikastetxeko Guraso Elkartearen aurrean. Gurasoez gain, umeek ere parte hartu dute arratsaldeko elkarretaratzean.
Kritiko azaldu dira Eusko Jaurlaritzak eskoletarako ezarri duen azken araudiaz. “Ez diogu zentzurik aurkitzen 6 eta 12 urte bitarteko umeek aire zabalean musukoarekin egon beharrari, umeak herriko parkeetan eta plazetan musukorik gabe baitabiltza”.