Asteklimagaz lotutako ekintzak, Ean, Errigoitin eta Nabarnizen
Errigoitin hitzaldia emango du gaur [irailak 24] Iñaki Antiguedad geologian doktore eta hidrogeologian katedradunak. Bihar, berriz, Nabarnizko basoetatik ibilaldia egingo dute, Lurgaiaren teknikari baten azalpenak entzunez. Ean irailaren 30erako eta urriaren 2rako eta 3rako antolatu dituzte ekitaldiak,
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen duen Asteklima, Klimaren eta Energiaren Asteagaz bat egin dute Errigoitiko, Eako eta Nabarnizko Udalek eta herritarrek.
Klima aldaketa ur-lurraldearen ikuspegitik: leihoak zabaltzen hitzaldia emango du Iñaki Antiguedad geologian doktore eta hidrogeologian katedradunak gaur [irailak 24], 19:00etan hasita, Errigoitiko Olabarriko Eskoletan.
Ibilaldia Nabarnizen. Bihar [irailak 25], berriz, Ibilaldia Nabarnizko basoetan zehar egingo dute, 09:30ean Nabarnizko Elexaldeko plazatik irtenda.
5,5 km-ko ibilbidea egingo dute, eta txangoak lau bat orduko iraupena edukiko duela aurreikusi dute. Lurgaia Fundazioaren tenikari batek zenbait landare espezieri buruzko azalpenak emango ditu, horiek dauden lekuetan geldialdiak eginez: “Insignis pinua, nigra pinua eta eukaliptoak dauden inguruetan egingo ditugu geldialdiak, eta bestetik lizarrak, urkiak, gaztainondoak, aritzak etab. dauden baso eremura eta pagadi eta harizti banatara ere joango dara”.
Besteak beste, espezie bakoitzak ekosisteman eta ingurumenean daukan eragina, bakoitzak zenbat CO 2 xurgatzen duen eta klima aldaketak espezie horiei zelan eragingo liekeen azalduko du adituak.
Datorren astean ekintza gehigo. Asteklimaren barruan, gaur hasi eta urriaren 3ra ekintza asko antolatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait udalerritan.
Ean, Errigotin eta Nabarnizen ere hainbat ekitaldi egingo dituzte datorren astean. Irailaren 30ean (eguena), Enaden Begiak fundazioak antolatuta, Eako energia komunikatearen eraketarako bilera egingo dute Eskolondon, 18:30ean hasita.
Asteburu horretarako, berriz, tailerrak, Ullako ur hartunera irteera eta euskal kosta ez nuklearraren aldeko herri mugimenduaren erakusketa antolatu dituzte.
EKINTZAK, HERRIZ HERRI:
EA:
- Irailak 30 (eguena), 18:30: Eako energia komunitatearen eraketarako bilera, Eskolondon (Enaden Begiak).
- Urriak 2 (zapatua), 10:00-11:00: Ura eta Klima aldaketa tailerra, Ricardo Gamazarekin, Eskolondon. 11:30-13:00: Herritarren ekimenak klima aldaketaren aurrean, Ricardo Gamazarekin, Eskolondon.
- Urriak 3 (domeka), 10:00. Eako plazatik irtenda, Ullako ur hartunera irteera (ura eta basoa).
- Urriak 2 (zapatua), 17:00-19:00. Euskal kosta ez nuklearraren aldeko herri mugimenduaren erakusketa, Beletxen (Enaden Begiak).
- Urriak 3 (domeka), 11:30-13:30. Euskal kosta ez nuklearraren aldeko herri mugimenduaren erakusketa, Beletxen (Enaden Begiak).
ERRIGOITI:
- Irailak 24 (barikua), 19:00-21:00. Klima aldaketa ur-lurraldearen ikuspegitik: leihoak zabaltzen hitzaldia, Iñaki Antiguedad geologian doktore eta hidrogeologian katedradunagaz gaur, Olabarriko Eskoletan.
- Irailak 30 (eguena), 19:00-21:00. Basogintza eta klima aldaketa. Zer egin daiteke? hitzaldia, Keko Alonso biologoa eta Kolore Guztietako Basoak elkarteko kideagaz, Olabarriko Eskoletan.
- Urriak 2 (zapatua), 11:00. Zergatik eta zelan gutxitu plastikoak? hitzaldia, Nasty de Plastic-eko kideekin, Urian. 12:00. Arima Cool Tour-en eskutik, plastikoaren erabilera gutxitzeko ideien erakusketa, ume eta gaztetxoentzat birziklatze tailerra eta plastikorik gabeko salerosketaren merkatu txikia, Urian.
NABARNIZ:
- Irailak 25 (zapatua), 09:30. Ibilaldia Nabarnizko basoetan zehar, Elexaldeko plazatik irtenda.
- Urriak 2 (zapatua), 19:00. Bertan kasu egin, edo banoa antzerkia, frontoian.