'La naturaleza del silencio' dantza ikuskizuna, Foruan
Emanaldiaren ostean bertaratutakoek ikuskizunari buruz hitz egiteko eta berori partekatzeko aukera edukiko dute protagonistekin.
Babirusa Danza taldeak La naturaleza del silencio dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du domekan, Foruan. Emanaldia 19:00etan izango da, San Martin elizan.
Doan ikusi ahalko da emanaldia, eta sarrera librea izango dela azaldu dute, elizaren edukiera bete arte.
Ostean, topaketa. Dantza garaikideko emanaldiaren ostean bertaratutakoek ikuskizunari buruz hitz egiteko eta berori partekatzeko aukera edukiko dute ikuskizuneko protagonistekin. Topaketa horiek ikuskizunaren eta ikuslearen arteko harremanaren esperientzia “aberasten” duela azaldu dute antolatzaileek.