Ibilgailuen zirkulazioan zenbait aldaketa egin dituzte Axpen, lanengatik
Amunategi errekaren zati bat egokitzeko eta bertan dagoen estaldura bat kentzeko lanak egiten dabil URA.
Uraren Euskal Agentzia (URA) Busturiko Axpe auzotik igarotzen den Amunategi errekaren zati bat egokitzeko eta bertan dagoen estaldura bat kentzeko lanak egiten dabil. Hori dela eta, Busturiko Udaletik jakitera eman dutenez, ibilgailuen zirkulazioan zenbait aldaketa egin behar izan dituzte.
Kurtzioranzko noranzkoan, esaterako, ibilgailuek ezingo dute joan, “inguruan bizi direnak izan ezik”. Bestalde, Telletxeko bidea norabide bikoitzekoa jarri dute; semaforo baten laguntzagaz, txandaka bideratzen dute ibilgailuen joan-etorria. Azkenik, azaldu dutenez, Malbeondoko aparkalekua ezin daiteke erabili.
Udaletik jakitera eman dutenez, aipatu aldaketak azarora arte izan daitezke.