Goi Zalek Urdaibaiko artaditik ibilaldia antolatu du
22 kilometroko ibilbidea egingo dute irailaren 12an. Doanekoa da eta ez da izena eman behar.
Goi Zale mendi taldeak irteera antolatu du irailaren 12rako. Gernika-Lumon hasi eta Urdaibaiko artaditik ibilaldia egingo dute. Hain zuzen, 22 kilometroko mendi irteera izango da domekakoa, eta Urdaibaiko artaditik igaroko da, Gautegiz Arteagan amaitzeko.
Irteeran parte hartu gura dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharko. Irteera doakoa da, eta nork bere jatekoa eta edatekoa eramateko eskatu du Goi Zale mendi taldeak. Intsektuen kontrako produkturen bat emateko ere gomendatu dute.
08:00etan aterako dira, eta Errenteriko zubian batuko dira mendizaleak. Bueltarako, gura duenak Bizkaibusa hartu dezake Gautegiz Arteagan.