Izapide elektronikoak egiteko laguntza eskainiko du Bermeoko Udalak
Hain zuzen ere, herriko enpresa eta elkarteei eskainitako laguntza izango dela zehaztu dute.
Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, administrazioagaz modu elektronikoan izapideak egitera behartuta dauden eragileekin lanean hasiko dira; “eraldaketa digitala hemen da, eta izapideak egiteko mota hau nahitaezkoa bilakatu da eta kanl honetara egin beharreko egokitzapenak azkartu dira”.
Gauzak horrela, udalak beharrezkoa den laguntza guztia eskaini gura die herriko enpresa eta elkarteei: “Ziurtagiri elektronikoak eskuratu, instalazioarekin lagundu, funtzionamendua azaldu eta etorkizunean udalagaz izan ahal dituzten edozein harremanetan modu elektronikoan jarduteko laguntza eskaini gura zaie”.
Azaldu dutenez, kasuz kasu, udala interesdunekin jarriko da harremanetan, eta oraindik eraldaketa digitalerako prestaketa egin barik dutenei eman beharreko pausoak adieraziko dizkiete.
Interesa daukatenek hitzordua eskatu beharko dute Berhaz bulegoan, 010 telefono zenbakira deituta edota eadministrazioa@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.