Amaiera emango diote gaur Uda Txosneroari
Gaurko kontzertuak Artza frontoian izango dira, 19:00etan hasita. Frontoiko ateak 18:30etan zabalduko dituzte.
Bermeoko Txosna Batzordeak antolatutako Uda Txosneroa amaitzen ari da, gaurko kontzertuak izango dira azkenak. Gaurkoak, Lameran barik, Artza frontoian izango dira, 19:00etan; frontoiko ateak, hala ere, 18:30ean zabalduko dituzte.
Nikotina eta Little Martinegaz batera, herriko zenbait egile egongo dira gaur agertoki gainean: Gatom & N’Drew, batetik, eta Herbalist & Marta, bestetik.
Txosna Batzordeko kideek egitasmoaren aurkezpenean azaldu zutenez, “herritik eta herriarentzat sortutako kartela kaleratzea” izan dute helburu.