Busturialdea bosgarren sailkatu da ligaren lehen jardunaldian
KAE 2 Ligako klubek asteburuan hasi dute liga, eta Elantxobe eta Mundakako arraun klubetako kideek osatzen duten Busturialdea bosgarren sailkatu da ligaren lehenengo jardunaldiaren estropadan.
36. Pasaiako Ikurriña Hondarribiak irabazi zuen zapatuan [ekainak 19] 21 minutu, 39 segundo eta 66 ehuneneko denboragaz. Irabazleaz gain, Portugaletek, Donostiarrak eta Zarautzek amaitu zuten estropada 22 minutu baino gutxiagotan. Busturialdeak 22 minutu, hiru segundo eta 36 ehuneneko denboran amaitu zuen.