Altxikarreko eguzki plakei buruz azalpenak emateko saioa egingo dute Eskolondon
Altxikarreko eguzki plakei buruz azalpenak emateko batzar informatiboa deitu dute Eako udal arduradunek. Saioa ekainaren 22an [martitzena] egingo dute Eskolondon, 18:00etan.
Ea Karbono Neutro 2030 Estrategia proiektuaren barruan, Altxikarren goikaldean erabilgarria ez den lur-eremu batean 100 kilowatteko energia sortzeko gaitasuna daukan eguzki plaken instalazioa ipini zuen Eako Udalak. Zer den autokontsumo partekatua eta, beraz, herritarren energia komunitatea azalduko dute, bai eta altxikarreko eguzki plakek zenbat energia sortzen duten ere: “Zenbat kilowatio sortzen dituen; hau da, ze potentzia daukan eta zenbat behar asetu ahal dituen azalduko dugu. Eta, bestetik, herritarren aldetik etorri zaigu energiari lotuta herritarren kooperatiba bat sortzeko asmoa, eta horri buruz ere berba egingo dugu. Informazioa emango dugu”, azaldu du Iratxe Arriola Alzola Eako alkateak.
Ildo beretik, irailean beste pare bat saio egiteko asmoa daukate, tokiko energia komunitateari eta udalerrian egin duten energia diagnostikoari buruzko batzarrak izango dira horiek.