Taraskako Luca Etxebarriak hiru urrezko domina irabazi ditu Bizkaiko Txapelketan
16 urtez azpikoen Bizkaiko Atletismo Txapelketan 100m, 300m eta 100m-ko hesi lasterketen podiumen gorenera igo da.
16 urtez azpikoen Bizkaiko Atletismo Txapelketan hiru modalitatetan txapeldun geratu da Bermeoko Taraska atletismo klubeko Luca Etxebarria.
100m, 300m eta 100m-ko hesi lasterketen urrezko dominak eskuratu zituen zapatuan [ekainak 12], Getxon.
12 segundo eta 14 ehuneneko denboragaz irabazi zuen 100m-ko lasterketan. 12,29ko marka egin zuen Atletico Getxoko Xabier Lopez bigarrenak eta 12,43gaz Berango Atletismoko Asier Barrenetxeak bereganatu zuen brontzezko domina.
300 metrokoan 39 segundo eta 25 ehuneneko markagaz irabazi zuen. Artunduaga taldeko Aimar Basoak irabazi zuen zilarrezko domina (39,99) eta Bidezabal Durango ATko Aritz del Pinok brontzea (40.62).
Bestalde, Etxebarriaren taldekide den Ugaitz Madariagak luzeran eta altueran marka onak zituen eta izena emanda zegoen, baina gaixorik zegoelako ezin izan zuen txapelketara joan.