Amaia Apraizentzat izan da Berbalagunen udaberriko lehiaketa
109 pertsonek parte hartu dute udaberriko lehiaketan.
Berbalaguneko dinamizatzaile Marimar Hernandez Amaia Apraizi saria ematen. Argazkia: Berbalagun Bermeoko Berbalagun egitasmoak udaberriko lehiaketako saria zozkatu du. Parte hartzaile guztien artean, Amaia Apraiz izan da sariduna; Errigorako lote beltza, Korrikako katilua eta Praktikatu oparien sorta jaso ditu saritzat.
Jakitera eman dutenez, 109 pertsonek parte hartu dute udaberriko lehiaketan, eta denen parte hartzea eskertu dute. Hurrengo lehiaketa udazkenean egingo dute.