EAJren mitina egongo da Foruan, domekan
Batzoki aurreko Dantzarien plazan batuko dira, 12:30ean.
Foruko Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) 90.urteurrena dela eta, mitina emango dute domekan.
Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidente Itxaso Atutxa, Jon Iñaki Lasa idazle eta poeta eta herriko alkate Mikel Magunazelaia izango dira hizlariak.
Batzoki aurreko Dantzarien plazan batuko dira, 12:30ean.