Konponketa lanak egin dituzte Altamirako jolaslekuetan
Haurtzaindegi eta tenis pisten ondoko jolaslekuetan egin dituzte konponketa zein berritze lanak.
Busturiko Altamira auzoko umeen jolaslekuek aurpegi berria daukate. Izan ere, Busturiko Udalak zenbait konponketa lan egin ditu bi jolaslekutan.
Hain zuzen ere, haurtzaindegikoetan eta tenis pisten ondokoetan egin dituzte konponketa zein berritze lanak. Busturiko udal arduradunek jakitera eman dutenez, lanen aurrekontua 4.302,2 eurokoa izan da.