Foruko argiteria publikoaren kobrezko haria lapurtu dute
Foruko Udaletik jakitera eman dutenez, Landaberde eta Armotxerri tarteko kablea lapurtu dute, eta udalak salaketa jarri du.
Joan den bariku gauean egin zuten lapurreta. Hain zuzen ere, Foruko Landaberde eta Armotxerri tarteko argiteria publikoaren kobrezko haria lapurtu dute. Mikel Magunazelaia Foruko alkateak jakitera eman duenez saleketa jarri dute Gernika-Lumoko ertzain etxean.
Orain, zerbitzua berrezartzeko lanak egiten dabiltza. Kalteak eta kostuak ordaintzera udalak 3.280,43 euro bideratu beharko dituela aipatu du alkateak.