Ekain Lertxundi bermeotarrak urrezko eta zilarrezko dominak irabazi ditu Bizkaiko Txapelketan
Taraskako atleta txapeldun geratu da disko jaurtiketan eta txapeldunorde pisu jaurtiketan. Bestalde, Ibon Galanek 800m-ko lasterketa lehiatu du, eta Durango KTgaz lehiatzen den Izaro Aranburu bermeotarra Bizkaiko txapeldun geratu da 1.500m-ko proban eta txapeldunorde 300m-koan.
18 eta 20 urtez azpiko Bizkaiko Txapelketa lehiatu zuten zapatuan, Durangon, eta Bermeoko Taraska Atletismo Taldeko Ekain Lertxundi Astobizak lehiatu zituen 18 urtez azpikoen bi modalitateetako podiumetan sartu zen. Disko jaurtiketan bera izan zen onena, eta bere marka pertsona hobetzea lortu zuen gainera. 1,5 kg-ko diskoagaz 38,64 m-ko marka eginda geratu zen txapeldun. Sekulebelarra Kirol Klubeko bi kidek osatu zuten podiuma. 38,50 m-tara bota zuen diskoa Itoitz Hernandez txapeldunordeak, eta Gorka Peñarentzat izan zen brontzezko domina (30,86m).
Diskoen proban bezala, pisu jaurtiketan ere alde estua egon zen lehenengo bi sailkatuen artean. Lehia horretan, Hernandezek aurrea hartu zion Lertxundiri. Sekulebelarrako kideak 11,62 m-ko marka egin zuen 5 kiloko pisuagaz. Lertxundik, berriz, 11,32m eginda lortu zuen zilarrezko domina. Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Mikel Odiagak irabazi zuen brontzezko domina (9,26m).
Ibon Galan Markaidak bere marka hobetu zuen 800 m-ko lasterketan.
Bestalde, Durango Kirol Taldeagaz lehiatzen den Izaro Aranburu Rementeria bermeotarra Bizkaiko txapeldun geratu zen 1.500m-ko proban; bost minutu, hamar segundo eta bost ehuneneko marka egin zuen, eta zilarrezko domina irabazi zuen 300m-koan (11.15,84).