Beste Arrain Azoka birtual bat agurtu dute
Arrantzale eta enpresen lana balioan jartzera zetorren 27. Arrain Azoka, eta horien lana ezagutzeko aukera eskaini dute konexio desberdinak eginez. Hegaluze Saria, aurten, Asier Romero Andonegik jaso du.
Datorren urtean kalean ospatzeko gogoz agurtu dute bigarren urtez modu birtualean ospatu den Arrain Azoka. Barikuan, Hegaluze Saria banatzen hasi zuten 2021eko Arrain Azoka; Asier Romero Andonegik jaso zuen. Amaitu ere sari bat banatzen egin dute; hain zuzen ere, Erraldoien Konpartsak ematen duen Anton saria jaso du “gure artean ez dagoen” Ramon Garaizarrek, “herriaren alde egin duen lan guztiagatik”.
Arrantzale eta enpresen lana balioan jartzera zetorren 27. Arrain Azoka, eta horien lana ezagutzeko aukera eskaini dute konexio desberdinak eginez. Enpresa berritzaileek ere lekua eduki dute aurtengo azokan, eta hiru proiektu desberdin ezagutzeko aukera egon da. Arrantzaleen Museoan egin zituzten aurkezpenak, eta streaming bidez eskaini zituzten.
Bertoko produktuen erosketak ere, modu birtualean egiteko aukera egon da. Hala ere, iaz egin ez bezala, aurten, zenbait enpresek asteburuan ateak zabaldu dituzte zuzeneko salmentak egin ahal izateko