Solluben egin beharreko hobekuntzak aztertzeko batu dira Bermeoko Udala eta aldundia
Rementeriak Bermeo eta Mungia lotzen dituen errepidearen hobekuntza lanak burutzera 35 milioi euroko diru saila bideratuko dutela esan eta hiru astera egin dute bilera.
Gaur goizean batu dira Foru Jauregian Aritz Abaroa Bermeoko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Foru Diputatua, Sollubeko errepidean egin beharreko hobekuntzak elkarrekin aztertzeko.
Rementeriak Bermeo eta Mungia lotzen dituen errepidearen hobekuntza lanak burutzera 35 milioi euroko diru saila bideratuko dutela esan eta hiru astera egin dute bilera. Hala, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste pauso bat eman dute erakundeen arteko lankidetzarekin jarraitzeko.
Bermeoko konektibitatea udal gobernuaren legegintzaldiko “helburu nagusietakoa” dela diote.