Palestinari elkartasuna erakutsiko diote gernikarrek zapatuan
"Gernika-Palestina. Elkartasuna. Askatasuna!" lelopean batuko dira gernikarrak, 13:00etan, Merkurio iturrian
Palestinarekin eta hango herritarrekin elkartasuna adierazteko ekimena deitu du Gernika Memeoriaren Lekuko plataformak. Maiatzaren 22an, 13:00etan, elkarretaratzea egin go dute Merkurio iturriaren aurrean, “Gernika-Palestina. Elkartasuna. Askatasuna!” lelopean. Ostean, Juntetxera joateko asmoa agertu dute, ilaran.
Palestinarren askatasuna aldarrikatu eta Israelen erasoak salatu ditu Gernika Memoriaren Lekukok, eta, gaineratu duenez, gernikarrek palestinarren mina sentitzen dute. “Eskubidea aitzakiatzat du Israelek baina ez dakigu, benetako eskubideez ari garen. Ez dakigu, Gaza bonbaz jostea, Jerusalemen garbiketa etnikoa egitea, Zisjordaniako Hebron hiriaren erdian palestinarrak egunero-egunero metrailaz apuntatzen eta umiliatzen dituen kolonia israeldar bat sortzea, bertakoak izan arren umiliatzeko helburu bakarrarekin checkpoint amaigabeak jartzea, palestinarren baratzeak izorratu eta olibondoak moztea, haurrak ikaratzea, odol-isuria edonolaz justi katzea eta ostean begiak ixtea eskubidea den”, azaldu dute.
Israel hurkoa bonbaz eta tiroz hiltzen ari dela gogorarazi du plataformak, haurrei etorkizuna kentzen, herriari baliabideak lapurtzen eta herriari 2.000 urteko sustraiak kentzen; “1937ko apirilaren 26an guri moztu zizkiguten bezala”.
‘Gernikak Gazari’-k 10 urte. Egoera honetan, 2011. urtean Euskal Herrian sustatu zen Gernikak Gazari ekimena gogora ekarri du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. Askatasunaren Ontzidia delakoak Gazara janariak eta botikak eramateko ekimena zen hura, eta, ontzietako batek, laguntzokin batera, Gernika izena zeraman idatzita. Gazan sartzea debekatu zioten, jazarri egin zuten eta erreprimitu.