Berbalagunen udaberriko lehiaketa martxan dago
Antolatzaileek azaldu dutenez, "arin erantzuteko" lau galdera dira udaberriko lehiaketakoak, "momentu batean erantzutekoak".
Bermeoko Berbalagun egitasmoaren lehiaketan parte hartu gura dutenek maiatzaren 21a izango dute horretarako azken eguna.
Antolatzaileek Azaldu dutenez, “arin erantzuteko” lau galdera dira udaberriko lehiaketakoak, “momentu batean erantzutekoak”.
Jasotako erantzun guztien artean Errigorako produktuen lote bat zozkatuko dute. Diotenez, maiatzaren 24tik aurrera argitaratuko dituzte erantzun zuzenak Berbalagun egitasmoaren blogean, baita sariaren irabazlea nor den ere. Blogean bertan aurkitu daitezke lehiaketako galderak, eta aukera ematen dute hortik zuzenean parte hartzeko.
Ohi legez, 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake, Berbalagun kide izan edo ez.