Aurten ere ez da San isidro jairik ospatuko
"Guztion osasuna jaien gainetik" dagoela uste dute, "arduraz jokatu" beharra dagoela nabarmenduta.
Iaz egin bezala, aurten ere San Isidro jairik ez ospatzeko erabakia hartu du Muruetako Udalak. “Guztion osasuna jaien gainetik” dagoela uste dute udal arduradunek, hortaz “arduraz jokatu” beharra dagoela nabarmendu dute.
Herritarren laguntza eta erantzukizuna eskatu dute, eta udalak hartutako erabakia ulertzea espero dute.