Naia Laso bermeotarra Espainiako txapeldun
Naia Laso Ponciano bermeotarrak Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan, Camasen (Sevilla, Andaluzia). Julia Benedetti Gonzalez galiziarra geratu da txapeldunorde, eta Gadea Moja Alonso getxoztarra hirugarrren.
Mutiletan Daniel Leon madrildarra da txapelduna, eta Jaime Mateu mallorkarrak eta Pablo Carranza kantabriarrak osatu dute podiuma. Proba Tokioko Olinpiar Jokoetarako puntuagarria izan da.