Bermeo gune gorrian sartu da
Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, atzo 4 positibo zenbatu zituzten Bermeon; azken astean 28 positibo atzeman dituzte.
408ko intzidentzia-tasagaz gune gorrian sartu da gaur Bermeo, hala ere, ez da neurri murriztailerik indarrean egongo. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen gune gorrian dauden herrien zerrenda, eta hurrengo txostena datorren astelehenean kaleratuko du.
Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, atzo 4 positibo zenbatu zituzten kostaldeko herrian; azken astean 28 positibo atzeman dituzte. Urtarrilaren 1etik otsailaren 22ra bitartean Bermeo gune gorrian egon zen.
Gernika-Lumon ere 5 positibo zenbatu zituzten atzo. Gernika-Lumo gune horian dago, intzidentzia-tasa 208koa da. Busturialdeko gainontzeko herrietan ez zen positiborik egon atzo.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 11.491 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 646 positiboak izan ziren: 42 Araban, 351 Bizkaian, 246 Gipuzkoan eta beste 7 positibo erkidegotik kanpo bizi diren pertsonarenak izan ziren.
COVID-19aren ondorioz 92 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 188 pertsona zeuden ZIUn.