Busturiko Berbalagunek antolatuta, Jakin Badakigu lehiaketaren lehenengo edizioa egin zuten martxoaren 18tik apirilaren 8ra bitartean. Lehiaketan parte hartu eta galderak zuzen erantzun dituztenen artean saria banatu dute. Hain zuzen, Bingen Gutierrez Monasterio izan da lehenengo edizio honetako irabazlea.
Joan den ostiralean [apirilaren 23an] hartu zuen saria Gutierrezek: Praktikatu oparitxoen lotea.
Lehiaketaren bigarren edizioa maiatzaren 17tik 28ra egingo dutela jakinarazi du Busturiko Berbalagunek.
[Lehenenego edizioko erantzun zuzenak:]
1.- Zertarako eraiki zen argazkiko egitura? Mahastiak landatzeko.
2.- Abestiaren zatiak desordenatu dira, zein da zuzena? Aldapeko sagarraren adarraren puntan.
3.- Eta zein zegoen kantari? Txori bat.
4.-Bakoitzari berea:
4.1.- Beltz guztiak ez dira ikatz.
4.2.- Etxean ikusia umeak ikasia.
4.3.- Ez da ogirik neke gaberik.
4.4.- Ezina ekinez egina.
4.5.- Edozein txoriri eder bere habia.
4.6.- Egizu beti on ez jakin arren non.