Ikasle Arbertzaleak: "Antolakuntza komunista indartzeko dei egiten diogu ikasleariari"
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba deitutako greba egun honetan, IAk kalitatezkoa, unibertsala eta doako hezkuntzaren eta langile klasearen hezkuntzarako sarbide unibertsalaren aldarriak kalera atera ditu.
LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba deitu dute gaurko, eta Ikasle Abertzaleak elkarretaratzeak egin ditu hainbat udalerritan.
Hezkuntza eredu publikoa jasaten ari den “debaluazioa” salatzeko eta hezkuntza sozialistaren “beharrezkotasuna mahaigaineratzeko” Gernika-Lumoko institu aurrean batu dira goizean. Langile klasearen hezkuntzarako sarbide unibertsala defendatu dute, eta ikasleriari antolakuntza komunista indartzeko eskatu diote: “Antolakuntza komunista, ikasleon aurkako erasoaren defentsa da; kontrol soziala eta errepresiboa neutralizatzen duen antolakuntza da. Funtsean, antolakuntza komunista Euskal Eskola Nazionalaren bidean, kalitatezko, unibertsala eta doakoa den hezkuntza eredua lortzeko beharrezko baldintza da. Ikasleriak bere kabuz gaitasun politikoak irabaztea da lehenetsi behar duguna, hori izango baita ofentsiba burgesa bere adierazpenik gordinenean neutralizatzeko beharrezko baldintza”.
Gogoratu dute bizi dugun garai historiko honetan, ikasleen konpromisoa dela ikasleria osoaren hezkuntza sarbidea defendatzea, “geroz eta ikasle gehiago ikasketa prozesutik kanpo” geratzen ari delako: “Inplizituki, ikasketa prozesu kapitalista jokoz kanpo uzten ari da ikasleriaren sektorerik proletarizatuena. Basakeria kapitalistak, gizarte kapitalistak onartzen du arrazoi ekonomikoengatik ikasle txiroenek ikasketak utzi behar izatea. Gainera, baliabide materialen eta ikasteko espazio duinen faltak eskola uztea areagotu du”.
Hezkuntzarako sarbidea, ikasteko eskubidea “proletariotzaren borroka gogor zein luzeen” ondorioz lortutakoa dela adierazi dute. Gaurko irakurketan zehaztu dute “eskola kapitalistak ideologia burgesaren hedatzea ahalbidetzen duela, eta soldatapeko diziplinamenduan txertatzen” dituela: “Pobreagoa eta otzanagoa izango den langileriaren eraikuntzan, hezkuntzak daukan eginkizun determinantea agerian geratzen ari da”.