Portuko terrazei ere iazko tasa bueltatzeko proposamena egin du EH Bilduk
EH Bilduk azaldu duenez, tasa horiek Eusko Jaurlaritzak kobratzen ditu eta Bermeoko Udalaren tasak baino garestiagoak dira.
Bermeoko EH Bilduk jakitera eman duenez, portuan dauden taberna eta jatetxeek 2020ko terrazen tasa guztia ordaindu behar izan dute: “Tasa horiek Eusko Jaurlaritzak kobratzen ditu eta Bermeoko Udalaren tasak baino garestiagoak dira. Krisi garai honetan, uste dugu portuko taberna eta jatetxeek ere ez luketela iazko tasa ordaindu beharko”.
Gogorarazi dutenez, urtarrileko osoko bilkuran “EH Bilduk proposatuta” aho batez onartu zuten COVID-19aren pandemiaren ondorioz, udalak 2020.urteko terrazen tasarik ez kobratzea; “osatalaritza sektoreari laguntzeko neurri aproposa dela uste dugu”. Bide bereik jarraituta, EH Bilduk Bermeoko Udalari proposatu dio Eusko Jaurlaritzagaz berba egin dezan, eta portuko tabernei kobratutako terrazen tasa bueltatzea eskatzeko. “Bidez batez, uste dugu egokia litzatekeela portuko terrazen ordenantza Bermeoko Udalak daukan parekoa izatea, herriko taberna eta jatetxe guztiek antzeko tasak ordaintzeko”.