Neurri berrien aurkako helegitea jartzeko asmoa agertu dute ostalariek
LABIren Batzorde Teknikoak Aste Santuari begira hartutako neurri murriztaileak "nekez" uler daitezkeela.
Ostiralean LABIren Batzorde teknikoak hartutako neurrien aurkako helegitea jartzeko asmoa agertu dute ostalariek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru elkarteek esan dutenez, Aste Santuari begira zehaztutako neurri murriztaileak “nekez” ulertu daitezke.
Hain zuzen, Jaurlaritzak zehaztutako azken neurrien arabera, taberna eta jatetxe barrualdeetan ordutegia murritzagoa izango da inzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanletik 400 baino gehiago den herrietan: 06:30etik 09:30era eta 13:00etik 16:30era. Gainera, apustu-etxeek ostalaritza zerbitzua baino ezingo dute eman barrualdean, aipatutako ordu berdinetan. Gauzak horrela, ostalariek aurrekoan erabilitako argudio berberekin jarri gura dute helegitea: ez dagoela “egiaztatuta” ostalaritza establezimenduen eta kutsatzeen arteko lotura.