SOM-HIk adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratzea deitu du
Domekan egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Lamerako kioskoan.
Bermeoko SOM-HI katalanen kultur elkarteak adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratzea antolatu du domekarako. 13:00etan batuko direla azaldu dute, Lamerako kioskoan.
Adierazpen askatasunaren aldeko aldarria zabaltzeaz gain, estatu espainolaren errepresioa salatzeko elkarretaratzea ere izango dela esan du elkarteko kide Dabid Avilak.
2017. urtean sortu zuten Bermeon SOM-HI elkartea. Alde batetik, Herrialde Katalanen kultura eta hizkuntza erakustea dute helburu; eta, bestetik, bizi duten egoera politikoaren berri eman gura dute.