'Jakin Badakigu' lehiaketa abiarazi du Busturiko Berbalagunek
Martxoaren 18an abiarazi zuten lehiaketa, eta apirilaren 8ra arte egongo da parte hartzeko aukera. Lau galdera "erraz" erantzun beharko dira.
Busturiko Berbalagun egitasmoak Jakin Badakigu lehiaketa abiarazi du, eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Lehiaketan parte hartzea “erraza” dela dio Berbalaguneko dinamizatzaile Marimar Hernandezek; “lau galdera erraz baino ez dira erantzun behar”. Lau galdera horiek hurrengo loturan aurkitu ditzakete herritarrek: https://labur.eus/AbqSL.
Telefono zenbakia edo helbide elektronikoa eta izena jartzea eskatu dute, «hartu-emanetan jartzeko».
Apirilaren 8ra arte
Martxoaren 18an abiarazi zuten lehiaketa, eta apirilaren 8ra arte egongo da parte hartzeko aukera.
Jakitera eman dutenez, egun hori igarota, Busturiko Udalaren webgunean (www.busturia.org) argitaratuko dituzte erantzun zuzenak.
Lehiaketan parte hartu duten guztien artean opari bat zozkatuko dutela gaineratu du.