Ean ibilgailuak aparkatzea mugatuta egongo da Aste Santuan
Martxoaren 26tik apirilaren 4ra, zenbait kaletan ezingo da ibilgailurik aparkatu, eta beste batzuetan, baimendutako ibilgailuak utzi ahalko dira bakarrik.
Beste urte batez, Aste Santurako ibilgailuen zirkulazioari dagozkion hainbat neurri ezarri ditu Eako Udalak. Bihartik [martxoak 26] apirilaren 4ra, zenbait kaletan ezingo da ibilgailurik aparkatu, eta beste batzuetan, baimendutako ibilgailuak besterik ezingo dira utzi.
Kale Nagusia, Aritza, Barria, Belen eta Jesus kaleetan ezingo da aparkatu, eta Barria Kalea norabide bakarrekoa izango da.
Baimendutako ibilgailuentzako hainbat gune egongo dira. Udaletxe atzeko aparkalekuan, Kurtzia kalean eta Altxikar kalean, 1 zenbakidun portaletik 10.era arte, soilik baimenduek aparkatu ahalko dute. Baimendutako ibilgailua izateko jabea Ean erroldatuta egon behar da eta bilgailua Eako ibilgailuen erroldan alta emanda egon behar da. Txartelak udalean eskuratu daitezke. Hornitzaileek Aboitiz eta Kortazar enparantzan egingo dituzte zamalanak.