Bermeoko Udalak Berdintasun Zerbitzua berreskuratu du
Berdintasun teknikariak udaleko berdintasun politikak koordinatuko dituela diote, eta herriko eragileekin elkarlanean ariko da.
Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, Berdintasun Zerbitzuaren helburu nagusia izango da Bermeoko II.Berdintasun Plana garatzea eta bertan jasotzen diren ekintzak burutzea.
Berdintasun teknikariak udaleko berdintasun politikak koordinatuko dituela azaldu dute, eta herriko eragileekin elkarlanean jardungo da, “berdintasunaren bidetik ekintza eta programa desberdinak gauzatzeko”.