Ramon Zallok Busturialdeko egoera sozio-ekonomikoaren azterketa egin du
Liburua argitaratu du, Gernika Gogoratuzekin elkarlanean. Martxoaren 10ean egingo dute aurkezpena, 18:00etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean
COVID-19 pandemia baino lehen Busturialdea-Urdaibai eskualdeak zituen arazo sozioekonomikoak aztertu ditu Ramon Zallo gernikarrak, eta ondorioak liburu batean bildu ditu. Gernika Gogoratuz elkartearen laguntzarekin egin duen azterketaren emaitza jendaurrean aurkeztuko du martxoaren 10ean.
El declive economico de Busturialdea-Urdaibai: dilemas y propuestas da liburuaren izenburua eta aurkezpena 18:00etan izango da, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.Leku kopurua mugatua izango da. Horregatik, aurkezpenera joan gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Jakinarazi dutenez, aurkezpena Gernika Gogoratuzen Youtubeko kanalean ere jarraitu ahal izango da zuzenean.
Ramon Zallo Elgezabal Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna da eta Informazio Zientzietan doktorea. Konpromiso sozialaz eta komunikabideetan egindako azterketez gain, politikari, kulturari eta komunikazioari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.