Izan direlako dira orain historia
Euskal Herria museoak emakumeengan jarri du begirada martxoan. Egunerokotasunean, ohituren transmisioan, kulturan, kirolean edo ekonomian izan duten eragina erakutsiko du.Izan direlako dira orain historia
Martxoan emakumeek hartuko dute garrantzia, baita Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan ere. Bisita gidatuak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko solasaldiak, edota emakumeek Euskal Herriko ekonomiaren historian jokatu duten paperari buruz jakiteko tailerrak eskainiko ditu museoak hilabete honetan.
Lehenengo jarduera bihar bertan izango da. 12:00etan, Emakume artean paseatzen bisita gidatua egiteko aukera izango da, gazteleraz. Domekan, ordu berean, euskaraz egingo dute bisitaa gidatua. Hilaren 13an, 20an eta 27an ere bisitak egingo dituzte euskaraz, eta 14an 19an eta 28an gazteleraz. Bisitan zehar, emakumeek politikan, erlijioan edo ekonomian subjektu aktibo gisa izan duten parte-hartzea erakutsiko dute. Halaber, kultura sorkuntzan duten presentzia, borondatez bete dituzten rolak eta lanak, behartuta egin behar izan dituztenak eta gizarteak esleitu dizkien portaera ereduak azalduko dira.
Emakumeek, gainera, paper berezia jokatzen dute kulturaren trasnsmisioan, eta transsmisiorako bide izan ohi da literatuta. Hala, Literatura eta Ondarea hileroko jardueraren bi saio egingo dituzte martxoan. Toti Martinez de Lezea gonbidatuko dute martxoaren 11n, Urak dakarrena liburuari buruzko solasaldirako. Eztabaida interesgarriak piztu eta euskarazko irakurzaletasuna bultzatu gura dute. Martxoaren 25ean, berriz, Miren Agur Meabe izango da, Nola gorde errautsa kolkoan liburuarekin. Saioak 17:30ean hasiko dira.
Familia tailerra. Nagusiek bakarrik ez, gazte eta umeek ere Euskal Herria museoak antolatu dituen ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Hain zuzen, haientzako prestatu dute Batelerak: emakumea eta itsasoa izeneko familia tailerra.
Parte-hartzaileek historian zehar emakumeek itasoarekin izzan duten harremana ezagutzeko aukera izango dute. Hain zuzen, bateleren lana zein zen ikasiko dute etxeko txikiek eta nagusiek. 4 urtetik gorakoei zuzendutako familia tailer horretan, etxera eramateko oroigarri bat sortuko dute.
Jarduera hori martxoaren 20an eta 21ean egingo dute. hain zuzen, 16:30ean izango da 20an (zapatua) eta 12:00etan 21ean (domeka).
Izena eman behar da. Euskal Herria museoak martxorako prestatu dituen jarduera denek aforo mugatua izango dute, eta aldez aurretik izena eman behar da: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.
Ekintzetan parte hartzeko osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak bete eta errespetatu beharko dituzte parte-hartzaileek.