Koronabirus kasuek beherazko joera dute Busturialdean
Barikuan batuko da berriro LABI aholku batzordea, eta ordurako egoeraren “ebaluazio sakona” egina izango dute.
Hamar dira azken egunetan Busturialdean zenbatu diren koronabirusaren kasu positiboak. Kutsatzeek beheranzko joera hartu dute eskualdean, eta hogei herrietatik bat bera ere ez dago gune gorrian.
Bermeon eta Gernika-Lumon launa positibo zenbatu dituzte asteburuan, eta bana Elantxoben eta Errigoitin. Hala ere, egoerak hobera egin du. Otsailaren 22an atera zen Bermeo gune gorritik, eta herri horretako inzidentzia-metatua gaur egun 378,47 kasurena da, 100.000 biztanleko. Gernika-Lumoren kasuan datu hori 208,23ekoa da.
Herrien itxiera perimetrala indarrean dago oriandik, eta mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimenduta dago, beti ere jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko bada. Otsailaren 12an hartu zituen Jaurlaritzak neurri horriek [hemen ALBISTEA] eta martxoaren 8ra arte indarrean egongo dira, gutxienez. Dena den, neurri horiek mantentzea ala ez erabakitzeko bilduko da LABI aholku batzordea bariku honetan [martxoak5]. Ordurako egoera epidemiologikoaren azterketa sakona egina izango dute.