Goiko Plazara bueltatu dira Bermeoko pentsiodunak
Bermeo gune gorrian egon den bitartean ez dira elkarretaratzean batu. Gaur bueltatu dira aldarrikapenak Goiko Plazara.
Koronabirusagatik Bermeo gune gorrian egon den bitartean, Bermeoko pentsiodunak ez dituzte aldarrikapenak kalera atera. Gaur, hala ere, Goiko Plazara bueltatu dira, eta asteleheneroko hitzordura buelta egin dute.
Pentsiodunen aldarrikapenak Bermeoko kaleetara bueltatu dira, hortaz. “Pentsio duinak eta bidezkoak aldarrikatzen” dituzte; 1.080 euroko gutxiengo pentsioa izatea eskatzen dute, hain zuzen ere.
Herritarrak deitzen dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Gogorarazi dutenez, astelehenero batzen dira 12:00etatik 12:30era, Goiko Plazan.