Aitor Gandiaga gogoan, Urbietan
Urtarrilaren 3an auto istripuan hil zen markina-xemeindar futbol jokalari gaztea omendu dute Gernikaren eta Tolosaren arteko partiduan.
Urtarrilaren 3an auto istripuan hil zen Gernika Clubeko Aitor Gandiaga markina-xemeindarrari omenaldia egin zioten zapatuan, Urbietan. Bere argazkiagaz bandera handi bat jarri zuten zelaian, eta gernikar lagun talde batek lore eskaintza egin zion partidua hasi aurretik.
Omenaldia borobiltzeko bere taldekideek garaipena eskaini zioten Gandiri; Gernikak 2-0 irabazi zion Tolosari.