Salmenta ibiltaria baimentzeko deialdia zabaldu du Mundakako Udalak
2021ean kaleko saltokiak jartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.
Martitzenero Mundakako Talan jartzen duten azokan postu bat jartzeko interesa daukatenek eskabidea aurkeztu beharko dute; izan ere, Mundakako Udalak 2021ean salmenta ibiltaria baimentzeko deialdia zabaldu du.
Martitzenetako azoka 08:00etatik 14:00etara izaten da. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, unean-une aldaketak egon daitezke, “udalak hala uste baldin badu”.
2021ean kaleko saltokiak jartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 29a izango da. Aipatu eskabideak, beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin batera, Mundakako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.