Bermeo Futbol Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du
Bermeo Futbol Taldeko arduradunek klubak egindako lana zoriondu gura izan dute, bai eta Jabi Olaetak egindako lana ere.
Bermeo Futbol Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du, “2020an EUSKALITen Kanpo Kontraste Zerbitzua gainditu izanagatik”.
3K izeneko hiru urteko programa amaitu eta gainditu du Bermeo Futbol Taldeak. 3K programa prestakuntza-ekintza programa bat dela azaldu dute. Hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta eta diruz lagunduta dago, eta EUSKALITek koordinatzen du. Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.
Hiru urteko programa horren bitartez, erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea dute helburu.
Bermeo Futbol Taldeko arduradunek klubak egindako lana zoriondu gura izan dute, bai eta Jabi Olaetak egindako lana ere.
Honakoak dira aipatu programaren hartzaile nagusiak: Kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.