Arkada Social taldeak zapatuan eman behar zuen kontzertua atzeratzea erabaki dute
Kontzerturako data berria ere jarri dute: Otsailak 20. Beste bat! zuzeneko arteen zirkuituaren baitako kontzertua zen zapatukoa.
Koronabirusagatik Bermeon dagoen egoera ikusita, Bermeoko Kafe Antzokiko arduradunek erabaki dute zapatuan Arkada Social musika taldeak eman behar zuen kontzertua atzeratzea.
Data berria ere jarri dute dagoeneko: Otsailak 20 (zapatua). Azaldu dutenez, sarrerak berdinak izango dira. Hala eta guztiz ere, data berriagaz arazoren bat daukaten horiek berkantzoki@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahal dutela diote, “eta sarreren dirua itzuliko zaie”.
Beste bat! zuzeneko arteen zirkuituaren baitako kontzertua zen zapatukoa.