Mugiment Kirol Txartelera atxiki da Mundaka
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekimen horretara atxikita dauden kirol instalazioetara sartzeko aukera edukiko dute Isla Kaleko erabiltzaileek, gain kosturik barik.
Mundakako Isla Kale kiroldegiko erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzak sustatutako Mugiment Kirol Txartela eskatu dezakete. Horregaz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekimen horretara atxikita dauden kirol instalazioetara sartzeko aukera edukiko dute, gain kosturik barik. Txartelak eskaintzen dituen abantailak “esanguratsuak” direla diote Mundakako udal arduradunek.
Mugiment Kirol Txartela mugikorrean eduki daiteke, aplikazioa jaitsita; txartel birtuala da. Eskatzen dituzten datuak sartu eta bazkide den kiroldegiak baimena eman ostean, sarrera edukiko du ekimenera izena emanda dauden kiroldegietara. Kirol instalazioetara sartzeko, aipatu txartela eta NAN erakutsi beharko dituzte erabiltzaileek.
Egun udalerri hauek dagoz atxikita daude programara: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein eta Mundaka.