'Ombuaren itzala' proiektua aurkeztuko dute bihar
Nestor Basterretxea aretoan emango dituzte azalpenak, bihar, 19:00etan.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza eta obra pantaila handira eraman gura du Eguzki Art zinema ekoiztetxeak. Ombuaren itzala izena izango du izena filmak, eta Patxi Bisquert aktore zizurkildarra da proiektuaren sustatzaile nagusia.
Erronka horri aurre egiteko, hala ere, auzolana behar dute, eta diru bilketa kanpaina bat abiarazi dute. Hala, proiektuari buruzko azalpenak emateko hitzaldia eskainiko dute gaur Bermeo, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. 30 mila zine sarrera aurretiaz saltzea jarri dute helburu modura, 10 eurotan sarrerako.
Bisquert bera jarriko da bertsolariaren azalean. Proiektuaren helburua Otañok merezi duen ikusgarritasuna ematea dela adierazi du aktoreak. Maiatzean hasi gura dute grabazio lanekin.