Gernikako Sarek 18:00etan egingo du 31ko ekitaldia
Adierazpen instituzionala ere aurkeztuko du udalbatzarrean; abendurako presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen prestatu ditu
Gernika-Lumoko Sarek presoen egoera gizarteratzeko hainbat jarduera eta ekimen prestatu ditu abendurako. Garazi Aranas senideari egindako elkarrizketa sareetan zabaldu berri du (ikusi, behean). Pandemia egoerak nola eragin dien eta nola eragiten dien azaltzen du ajangiztarrak, eta ikusgai dago www.saregernika.eus webgunean ere. Barikuan –hilaren 18an–, Sare On irratsaioaren programa berri bat aireratuko dute. Besteak beste, Hatortxu Rock 24. edizioaren antolatzailea den Aitor Agirrezabali elkarrizketa egingo diote. Kolaborazioa, oraingoan, Kattalin Minerren eskutik helduko da. Turista liburua bere azken liburuaren aurkezpena eta kronika egingo du.
Gabon Zahar eguneko ekitaldia izango da hurrengo deialdia. Abenduarebn 31ko ekitaldia aurten 18:00etara aurreratu dute, pandemiaren ondorioz ezarritako azken neurrietara egokitzeko. Udaletxe aurretik abiatuko da mobilizazioa, eta ostean egingo dute ekitaldia, Foru plazan. Bertan, presoei bidaltzeko postalak banatuko dituzte. Aurten, Maitane Azurmendi margolariaren irudia eta Koldo Gezuragaren testua izango dituzte postalek.
Adierazpena. Aurten ere, Gernika-Lumoko udalbatzarrak onartzeko adierazpen instituzionala prestatzen ari da Gernika-Lumoko Sare, udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoekin batera.