'Gorria' ikuskizunerako aurretiaz izena eman behar da Busturiko liburutegian
Ikuskizuna hilaren 19an (zapatua) izango da, Altamirako kultur etxean, 19:00etatik aurrera.
Busturiko Udalak antolatuta, helduentzako Gorria ikuskizuna ikusteko aukera egongo da hilaren 19an (zapatua) Altamirako kultur etxean, 19:00etatik aurrera.
Ikuskizunera joan gura dutenek, baina, aurretiaz izena eman beharko dute liburutegira deituta (94-617 10 04). Kultur etxearen edukiera murriztua da, eta jakitera eman dutenez, 30 lagunentzako lekua baino ez da egongo.
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da Gorria. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Hamar piezatan banatuta, behetik goranzko ibilbide bat egiten dute; doinurik lurpekoenetatik hasi eta dantzagarrienetarainokoa.