Amaia Aberasturi antzezle onenaren kategorian lehiatuko da hainbat sariketatan
Premios Feroz sariketan sei izendapen jaso ditu 'Akelarre' pelikulak; horietako bat Aberasturiren aktore protagonistarik onenarena. Goya sarietan eta Globos de oro sariketan ere kategoria horietan lehiatuko da Aberasturi.
Amaia Aberasturik protagonizatzen duen Akelarre filmak hainbat izendapen jaso ditu, sariketa desberdinetan. Jakinarazi berri dutenez, sei izendapen jaso ditu Premios Feroz sariketarako. Espainiako Zinemagintzako Berriemaileen elkarteak ematen dituen sari horietarako, aktore onenaren izendapena jaso du Amaia Aberasturi gautegiz arteagarrak. 2021eko otsailaren 8an banatuko dituzte sariak. Akelarrek sari horietarako izan dituen beste bost izendapenak honakoak izan dira: Film dramatiko onenarena, zerrendaako aktore onenarena (Alex Bredemuhl), musika originalik onenarena (Maite Arroitajauregi, Aranzazu Calleja), trailer onenarena (Marta Longas, Rafa Martinez) eta kartel onenarena (Natalia Montes). Iciar Bollainen zuzendariaren La boda de Rosaren ostean, sariketa horretarako izendapen gehiago jaso dituen filma da Akelarre.
Hala ere, Premios Ferozen ez ezik, Goya sarietarako eta Globos de Oro sariketarako ere izendapena jaso du Amaia Aberasturik, aktore nagusi onenaren kategorian bietan ere. Goyatarako, hain zuzen, 18 kategoriatan lehiatuko da Akelarre pelikula, eta zortzi izendapen jaso ditu Globos de Oro lehiaketarako. Horietan ere, pelikula onenaren saria jasotzeko aukera ere badu Akelarrek.