Beaskoetxea gernikarrak eta Del Rio gasteiztarrak irabazi dute Donostiako Grand Slama
Donostiako Grand Slam-aren finala barikuan lehiatu zuten, eta Beaskoetxea gernikarrak eta Del Rio gasteiztarrak 15-9 eta 15-12 irabazi zieten Hormaetxea bermeotarrari eta Manzi mutrikuarrari.
Beaskoetxeak eta Del Riok nagusitasuna erakutsi zuten lehen set-ean eta segurtasunez erabaki zituzten lehen 15 puntuak. Bigarren set-a parekatuagoa izan zen. Hamabinako berdinketagaz, Hormaetxeak eta Manzik partiduari buelta emateko aukera eduki zuten, baina gorriek hiru puntu jarrain lortu zituzten.
Finalaren atariko partiduan, Zuloaga eta Izagirre nagusitu zitzaizkien AAron eta Mandiolari (15-9 eta 15-9)