Familia behartsuek diru laguntza eskatzeko epea zabaldu dute
Abenduaren 16ra arte egin daitezke eskariak; udal bulegoetan egin beharko dira goizeko ordutegian.
Urtero sasoi honetan egin modura, laguntza behar duten Foruko familiek zabalik dute udalak eskaintzen dituen diru laguntzak eskatzeko epea. Izan ere, aurrekontuan Foruko Udalak horiek diruz laguntzeko diru sail bat gordetzen du urtero.
Udalak jakitera eman duenez, aipatu diru laguntza horiek arautzen dituen ordenantza betetzeko, 2021. urterako udal diru laguntzak emateko prozedura hasiko da, eta, beraz, udalerriko familia behartsuek zabalik daukate diru laguntza eskatzeko epea.
Diru laguntza bakarka eskatu daitekeela azaldu dute udal arduradunek; hala eta guztiz ere, familia unitateak ere eskatu dezakeela diote.
Abenduaren 16ra arte egin daitezke eskariak; udal bulegoetan egin beharko dira goizeko ordutegian. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bete beharreko baldintzak udal bulegoetan bertan eskatu daitezke.