Busturialdeko zentro soziosanitarioetako langileei PCR probak egiten ari zaizkie
Bizkaiko Foru Aldundia prebentziozko baheketa egiten ari da gaur. 12 adinekoen egoitza eta 3 eguneko zentrotako profesionalei Gernikako Kaltzada egoitzan egiten ari zaizkie PCRak.
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek kasu positiboen bila PCR probak egiten jarraitzen dute, prebentziozko baheketen bidez, eta gaur Busturialdean ari dira baheketa egiten. 09:00etan hasi dira eta 17:30ak arte arituko dira.
Hain zuzen, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 15 zentro soziosanitariotako ( 11 egoitza-zentroak eta 3 eguneko arretarako zentro) 523 profesionali egiten ari zaizkie, Gernika-Lumoko Kaltzada Fundazioaren egoitzan. Zentro horretako gune bat Bizkaiko Foru Aldundiaren esku jarri dute gaurko baheketa egiteko.
Bizkaiko datuak. Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoeraren berri ematen du aldundiak, eta gaur eman dituen datuen arabera, azken orduotan bi egoilar hil dira, eta 31 erabiltzaile daude ospitaleratuta. Halaber, 49 langile daude isolatuta.
Gaur gaurkoz, 12 egoitzatan daude kutsatutako egoiliarrak: Nuestra Señora de los Desamparados- Karrantza (43), DomusVI Miraflores- Bilbao (16), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (12), Indautxu Gurena-Bilbao (12), Eusebio Aldekoa-Zeberio (11), Oizpe-Munitibar (6), Vidalia Santutxu-Bilbao (6), Anai Cantero II-Bilbao (6), Loreak-Bilbao (3), Olimpia-Bilbao (3), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (2) eta San Miguel- Basauri (1).
Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko den Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuan 75 adineko daude. Horietako 24 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 51 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak (horiek ospitaleratuta egon ostean, berrogeialdian daude). Era berean, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuan 20 adineko daude (horietatik 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira eta 14 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak).
Gaur emandako datuen artean, Abanto eta Zierbenako Sanfuentes egoitza-zentroko kide guztiei (26 erabiltzaile eta 23 profesional) egindako baheketaren emaitzen ondorioz foku berri bat antzeman dute. “16 egoiliarrek dute COVID-19a, eta horietatik, bat ospitalera eraman dute sintomak izateagatik; 3 Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratu dira (sintomarik ez zuten arren, isolamendua errazteko mugikortasun handia izanik) eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalei dagokienez, 4 izan dira positiboak”.