Kopla Barik bertso zirkuituan ariko dira Busturialdeko bost bertsolari
Lehenengo saioa zapatuan [urriak 24] egingo da, Mungian. Zirkuituak Bizkaiko Bertsolari Txapelketak utzitako hutsunea beteko du. Saioak bereziak izango dira: musikatua, pertsonaietan oinarritutakoa, lehiaketa erakoa eta Bizkaiko txapeldunena.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu egin dela eta, horren ordez Kopla Barik izeneko bertso zirkuitua antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, eta ekimena zapatuan [urriak 24] hasiko da. Guztira lau saio egingo dira, eta horietan parte hartuko dute Busturialdeko bost bertsolarik: Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Julen Arzanegi Erezuma, Ander Elortegi Garatea, Onintza Enbeita Maguregi eta Jon Enbeita Ealo. Saioetako sarrerak Internetezerosi behar dira.
Antolatzaileek esan dutenez, zirkuitua antolatu dute Bizkaiko Txapelketak parte hartzaileengan duen eragina handia delako, eta, besteak beste, euren ikusgarritasuna plaza horrek ematen duelako. «Uste dugu txapelketako saioak egiteko baldintzarik egon ez arren, bestelako saio mota asko antolatu daitezkeela guztion osasuna bermatuz. Kultura segurua dela berretsi nahi dugu».
Zirkuituaren izenari dagokionez, azaldu dute egoera den bezalako izanda ere, koplak alde batera laga eta aitzakiarik barik antolatu dituztela saioak. «Kulturak eta bertsozaleek merezi dutelako».
- Lehenengo saioazapatuan [urriak 24] Mungiako Olalde aretoan egingo da, 19:00etan, eta musikatua izango da. «Musikari biren laguntzagaz, bertsolariek musikaren konpasen erritmora kantatu beharko dute». Bertsolariak: Nerea Ibarzabal Salegi, Aitor Bizkarra Ruiz, Arrate Illaro Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Etxahun Lekue Etxebarria eta Malen Amenabar. Musikariak:Ixak Arruti eta Eneko Sierra.
- Bigarren saioa azaroaren 14an egingo da, 19:00etan, Igorreko Lasarte aretoan. «Bertso trama izango da, eta bertsolariak pertsonaia baten azaletik kantatuko dute, istorio bat osatuz». Bertsolariak: Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Jone Uria Albizuri, Julen Arzanegi Erezuma, Miren Amuriza Plaza, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.
- Hirugarren saioa azaroaren 28an izango da, Durangoko Plateruenan. Saioa lehiaketa eran egingo dela esan dute. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia Abaroa, Ander Elortegi Garatea, Imanol Uria Albizuri, Irune Basagoiti Agirre, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi.
- Laugarren saioaBizkaiko Txapeldunen jaialdia izango da, eta abenduaren 20an egingo da, Getxon. Bertsolariak: Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Etxahun Lekue Etxebarria, Fredi Paia Ruiz, Igor Elortza Aranoa, Jon Enbeita Ealo, Onintza Enbeita Maguregi, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza eta Xabier Paya Ruiz.