Busturiko Udalak hamazazpi diru laguntza eskaera jaso ditu
Hamalau eskaera onartu dituzte, eta beste hirurak zalantzan daude oraindik.
COVID-19ak eragindako galeriei aurre egiteko, herriko autonomo eta enpresa txikiak diruz laguntzea erabaki zuen Busturiko Udalak. Busturiko alkate Aitor Aretxagak azaldu duenez, hamazazpi eskaera izan dituzte.
Hamazazpi eskaeratik hamalau onartu dituztela jakitera eman du alkateak, “hiru, berriz, zalantzan geratu dira”. Zalantzan geratu diren horiek dokumentazio gehiago aurkeztu beharko dute, eta udal ordezkariek berriro aztertuko dute horien egoera.
Onartutakoek 500 euroko diru laguntza jasoko dute.