Busturiko kontsultategiko kanpoaldea atondu dute
Bi eserleku jarri dituzte eta iriste erraztasuna hobetu dute.
“Herritarrei erraztasunak eman asmoz”, Busturiko Udalak zenbait hobetze lan egin ditu mediku kontsultategiko kanpoaldean.
“Jendeak kontsultategi barruan ezin duenez egon, kanpoan batzen dira. Aterpea dagoenez, eserleku bi jarri ditugu herritarrak erosoago zain egon daitezen”, azaldu du Aitor Aretxaga Busturiko alkateak.
Bestalde, iriste erraztasuna ere hobetu dute. Hala, espaloira igotzeko “arrapala txiki” bat ere egin dute, “gurpildun aulkiek, esku-oheak, adinekoek… espaloira igotzeko arazorik ez edukitzeko”.