Udalak Goierri Zelaiko lanak amaitu ditu
Aisialdirako gune txiki bat egin dute; zatietako batean zoladura jarri dute eta beste batean lorategi txiki bat egin dute.
Muruetako Goierri auzoan zegoen lursail publiko batean aisialdirako gune txiki bat egin du Muruetako Udalak. Lanak amaituta, herritarren erabilerarako prest dago Goierri Zelaia.
Lursailaren zatietako batean zoladura jarri dute. Gune horretan, bi banku, bi kale-argi, sastarrontzi bat eta hiru loreontzi jarri ditu udalak. Gainera, suteetarako ur-hargune bat egokitu dute gune horretan ere.
Lursailaren beste zati batean, berriz, lorategi txiki bat egin dute. Zuhaitz bat eta lursaila mugatzeko heskaiak landatu dituztela azaldu dute udal arduradunek.
Zelaiaren azpian, bestalde, edukiontziak kokatzeko gune bat prestatu dute. Gune horretan kartoia, beira eta plastikoa birziklatzeko edukiontziak jarriko dituzte, errfusaren edukiontziarekin batera.